En ésta página podréis ver todo lo relacionado con la campaña. Concursos, movimientos por las redes y demás.

Bideo lehiaketa #ozenesan

Kanpaina barruan Bigarren Hezkuntzako hiru institututan bideo lehiaketa bat antolatu dugu.

Partehartzeileak Bilboko Eskurtze BHI, Gasteizko Koldo Mitxelena BHI eta Mutrikuko Mutriku DBI izango dira eta beraien ikasleak martxoaren 31. arte bizitza eta lurraldearen defentsari buruzko bideoak aurkeztu ahal izango dituzte.

Bideoak lau partaideko taldeetan egin behar dira eta Youtubera igo eta gero, helbide elektroniko honetara bidali behar dute lotura eta egileen izen abizenak: hezkuntza@lumaltik.org

Bideo irabazlearen lau egileek Campus Teknologiko baterako lekua irabaziko dute.

Bestalde, bideo guztiak sare sozialetara igoko dira eta KCD antolatutako Film Sozialak 2020 jaialdira bidaliko dira bere lehiaketa irekian parte hartzeko.

PARTE HARTU #ozenesan KARTELAREKIN ZURE IRUDI BAT BIDALTZEN

Kanpainaren kontzientziazio eta solidarizaziorako argazkiak jasotzen ari gara sare sozialetan eta hemen ipintzeko jendearen elkartasuna erakusteko asmoarekin. Gurekin bat egin nahi baduzu eta ekimenarekin bat egin nahi baduzu bidali zure argazkia gure sare sozialetara (orrialdearen goiko eta beheko izkinatan dituzu) edo info@lumaltik.org mailera. Animatu eta bidali zure argazkia!

Si quieres participar en la concienciación y solidarización de la campaña manda tu foto con el hashtag #ozenesan o # defensoras a nuestras redes sociales (en las esquinas superior izquierda e inferior derecha de la web) o al mail info@lumaltik.org. ¡Anímate a participar tú también!