2022ko urriko Defendatzaileen Nazioarteko Topaketak

Urriaren 7tik 14ra bitartean, hainbat gune eta lurraldeetatik etorritako emakumeen arteko topaketak burutu ziren, pertsonen eta lurraldeen eskubideak defendatzeko helburuarekin.

Lumaltik Herriak-ek antolatutako #Defendatzaileen Biraren barruan, Ruda kolektiboko Angie Ross (Guatemala) eta Somos Muchas taldeko Andrea Rosales (Honduras), gizartea eraldatzeko komunikazioarekin lan egiten duten kolektiboetako lankideak direnak, Euskal Herriko hainbat lekutan izan ziren, beren esperientziak eta borrokak beste lankide batzuekin partekatzeko. Kolektiboen arteko elkartruke espazio horietan Mujeres del Mundo, Marimatraka, Azpeitiko Emakumeen Txokoa eta Debako mugimendu feministak parte hartu zuten. Gainera, erretiro bat antolatu zen Basoan (Artea), emakumeen artean ikasteko, autozainketarako eta zaintza kolektiborako espazioak sortuz.

Erretiro Feminista, Basoa

“Espazio honek maitasuna suposatu du niretzat, eskerrik asko emakumeen sareei, bidea ireki ziguten arbasoei eta ereiten ari garen haziei”, , Sara Álvarez, terapeuta social Maya K’Iche de Guatemala.

“Niretzat topaleku bat izan da, sendatzeko, laguntzeko eta asko ikasteko gunea”, Michelle Carbajal, del movimiento Yo no quiero ser violada (Honduras).

“Emakumeok istorioak kontatu ditugun espazioa izan da hau, istorio horiei buruz hausnartu genuen, baina baita elkar lagundu eta sendatu ere. Maitasun, samurtasun, irri eta laztan handiko topaketa”, Angie Ross, de RUDA (Guatemala).

Defendatzaileen eta Euskal Herriko emakume mugimenduen arteko topaketak