Entreamigos-Lagun Artean (EA-LA)

Erakundearen hazia lagun talde batek erein zuen Guatemalara bidai bat egin eta bertako errealitatea ezagutu ondoren. Bertako haur eta gazteen hezkuntza-sisteman sartzeko zituzten zailtasunak ikusita, diru-laguntza partikularren bidez finantzatutako ikasketa beka proiektu bat sortzea erabaki zuten: Patojos Bekak.

Urte guzti hauetan, gure ekintza arloak dibertsifikatu ditugu eta garapenerako lankidetzan proiektu anitz eraman ditugu aurrera xede desberdinen inguruan: uraren kudeaketa integrala, lekuko garapen ekonomikoa, botere lokala, elikadura burujabetza eta emakumeen ahalduntzea.

https://lagungt.org/eu/

Mugen Gainetik

MUGEN GAINETIK elkarteak Hegoaldeko herrialdeekin elkarlanean dihardu eta Iparraldeko gizartea eraldatzea ere lortu nahi du. Agerian utzi nahi du herri asko egoera bidegabean daudela, garapen-eredu ankerraren ondorioz. Eredu horrek, besteak beste, herrialde eta talde gutxi batzuei ematen die nagusitasun ekonomikoa, politikoa eta kulturala; baliabideak agortzen ditu; desberdintasunak areagotzen ditu herrialde guztietan; herriak (eta, bereziki, emakumeak) txirotzen ditu; eta ez ditu pertsonak jartzen garapenaren muinean. Ez ditugu nahi gizarte-bazterkeria, degradazio ekologikoa, militarismoa, arrazismoa eta matxismoa, funtsean gauza bera egiten baitute; alegia, ondasunak miretsi eta pertsonak gutxietsi.

http://mugengainetik.org/eu/

Politki Elkartea

Bizitzaren jasangarritasuna egunerokoan sustatzen dugu. https://www.facebook.com/pg/politki/

https://guneakzabaltzen.eus/

Ekologistak Martxan

Ekologistak Martxan taldea pertsonez osaturiko elkarte bat da, Euskal Herriko ingurumen arazoez ikuspegi berdintsu bat elkarbanatzen dugu. Ekologismo sozialarekin bat egiten dugu, hau da, ingurumen arazoek produkzio eta kontsumo eran dute oinarri, globalizazioak hainbat arazo dakartza: Ipar eta Hegoko harremanak, gure arteko desberdinatasun sozialak…

https://www.ekologistakmartxan.org/

Donostiako Emakumeen Etxea

Donostiako Emakumeen Etxea hiriko mugimendu feministaren eta emakumeen talde askoren eskaera historikoa izan da. Proiektu hori urteetan eztabaidatu izan da Udalarekiko harreman-esparru desberdinetan, hala nola, Emakumeak eta Hiria Foroan eta Berdintasunaren aldeko Donostiako Emakumeen Kontseiluan.

Abiapuntutzat hartzen dugu bizi garen sisteman emakume eta gizonen arteko berdintasuna ez dela existitzen. Hori oinarri izanda, Etxea, batetik, desberdintasuna errotik kentzeko borrokan aritzen diren talde eta elkarte guztiak antolatzeko esparrua da eta, hala, indarrak eta sinergiak sortzen dituen topagune bilakatu da.

Eta bestalde batetik, Etxeak beste eginkizun bat betetzen du, aurrekoa bezain garrantzitsua: mugimendu feminista hazi eta indartzeko balio duen esparrua da. Izan ere, sentsibilizazioaren bidez eta Etxearen programazioari esker (lantegiak, hitzaldiak, e.a.), elkarte batean parte hartzen ez zuten emakumeak Etxearen elkartearen bitartez antolatu egiten dira eta, hala, mugimendu feminista handiagoa egiten da.

https://www.donostiakoemakumeenetxea.com/

Mam Te Txe Chman Kontseilua

Mam Te Txe Chman kontseilua hiru organizazioko aliantza da: Ajchmol, Frente de Resistencia Nacional (FRENA) eta MTC, 1999an sortu zena sorterriko herrien eskubideak errebindikatzeko. Asanbladen bidez herrien errealitateak aztertzen ditugu maila lokal eta nazionalean,  gobernu propioko sistema baten barne komunitate organizazio eta antzinako autoritateen batasuna sendotzeko.

Te Txe Chman kontseilua bake akordioen ostean sortu zen, estatuak nortasun kulturala eta sorterriko herrien parteahartzea baimendu zuen garaian. Gaur egun Altiplano eskualdeko hamaika udalerrik eta Guatemalako kostako bik hartzen dute parte.

Radio Victoria

Radio Victoria El Salvadorreko iparraldean dagoen Victoria hiritik transmititzen duen tokiko emisora bat da. Irratia inguruko komunitateetan bizi diren gazteek eramaten dute. Radio Victoria  inguruko biztanleei euren komunikabide propioa eskaintzeko helburuarekin hasten da 1993an. Inguruko komunitate asko aislatuta daude, errekurtso mugatuekin eta telefono, aldizkari edo posta zerbitzu gabe.

Radio Victoria inguruko komunikaziorako berebiziko euskarria izan da. Eguneroko informatiboa eta hezkuntza programak daude. Partehartzea sustatzen duen irrati komunitarioa da eta komunitateei euren giza garapenean laguntzen die. Komunikabide hau jendea sartu, mezuak, abisuak eta agurrak bidali, iragarkiak eman, arazoei buruz aritu, erantzunak bilatu, politikak zalantzan jarri eta ametsak artikulatu dezaketen gune bat da.

http://www.radiovictoriaes.org/

ADES Santa Marta

ADES Santa Maria elkarbizitza eta balioen praktikaren gune armoniko bat da, non demokrazia parte-hartzailea aplikatzen den, genero ekitatea eta errelebo generazionala, eta non partehartze burujabea sustatzen den,  organizatua eta herritarren kritika euren eskubideen defentsan. Zeregin guztia ikusketa insitituzionalaren heziketa herrikoiak zehaztuta dago.

El Salvadorreko komunitateetako biztanlei hezkuntza-komunikazio herrikoi eta oinarrizko ekonomia prozesuak erraztea du helburu, genero erlazioen aldaketan laguntzen eta bizi baldintzak eta euren eskubideen defentsak hobetzeko gaitasunak bultzatuz.

http://www.adessantamarta.sv/

Ongi Etorri Errefuxiatuak

Ongi etorri Errefuxiatuak Bizkaia Plataforma zenbait erakundek eta pertsonak osatzen dute.

Helburua Bizkaiko biztanleria sentsibilizatzea errefuxiatuek bizi duten dramaren gainean, pixkanaka jendarte solidarioagoa sortzeko, gure garai historikoko arazo handiak sumatzeko gai eta hainbat konpromiso pertsonal eta kolektibo bere gain hartzeko prest egotea da.

Horretarako honako hau bilatzen dute: Errealitatea ezagutzea, bai egiturazkoa (beren herrialdeetatik ihes egiteko nahitaezko premia, bidaietan jasan beharreko baldintza latzak, helmugako herrialdeetako estatuek jasanarazten dizkieten baldintza ankerrak…), bai unean unekoa, ahalegina eginda hedabideen arretari eusteko.

CEAR-Euskadi

Euskadin gizaki guztiek babes internazionala bilatzeko duten eskubidearen borrokan 30 urtek bermatzen dute organizazio erreferente hau. CEAR-Euskaditik errefuxiatuen, herrigabe eta migratzaileen eskubideak defendatzen ditugu eta euren garapena sustatzen dugu babesten dituen gizarte berri honetan.

Comisión Española de Ayuda Al Refugiado (CEAR), 1989an babes bila zetozen haiengatik kezkatu ziren pertsonek sortu zuten. 1989an Euskadin proiektu honen atal bat ipini zen martxan, 1996an CEAR-Euskadi GKE bilakatzen da, izaera juridiko propioarekin eta CEARen eskutik.

CEAR eta CEAR-Euskadi helburu berdina duten bi entitate-anai dira, euren misioa Giza eskubideak defendatu eta sustatzea eta errefuxiatuen, herrigabe, babes internazionala edo/eta bazterketa arriskuan dauden migratzaile eta moldatu gabeen garapen integrala.

Consejo Cívico de Organizaciones Populares e Indígenas de Honduras (COPINH)

Intibucáko mugimendu herrikoiaren erreferente izateko helburuarekin, ingurumenaren defentsaren borrokan, Lenca kulturaren erreskatean eta eskualdeko biztanleen bizi-baldintzak hobetzeko sortu zen Consejo Cívico de Organizaciones Populares e Indígenas de Honduras (COPINH) 1993ko martxoaren 27an.

COPINH izaera indijena duen organizazio sozial, politiko, irabazi-asmorik gabeko, pluralista, zabala, solidarioa eta bateratua da, Honduraseko hego-mendebaldekoa nazio osoan eragina duena. Errebindikazioa eta eskubide politiko, sozial, kultural eta ekonomikoak aintzat hartzen eta errazten dituen instantzia da, Lencas eta Honduraseko herrien eta komunitate indijenen bizi-baldintzak hobetzen. Gainera debateak eta eskualde eta nazioko egoeraren analisiak bultzatzen dituen espazio bat da ere.

https://copinh.org/

Honduraseko Yo No Quiero Ser Violada mugimendua

«Yo no quiero ser violada» mugimendua emakume interkulturalez osatuta dago, feminismoaren dibertsitatearen barne aitortuak. Bortsaketa,jazarpen, ukitze eta hilketen aurka, emakumeen gorputzen autonomiaren alde eta biolentzia matxista mota guztien aurka borroka egiten dute.

Patriarkatuen aurrera pausoak eusteko indarrak batzea premia duela uste dute, izan ere honek emakumeen eskubideak auzian jartzen ditu, emakumeen aurkako matxismoak, biolentziak eta botere-gehiegikeriak normaltzat hartzen diren tokian. Beldurraren eta isiltasunaren kultura honen aurka, salaketa, organizazioa eta emakumeen ahotsa entzutea sustatu behar dira. Terrorismo sexualaren aurka egiten da borroka mugimendutik, beste borroka mota batzuk posible direlako.

Honduraseko beste organizazio feminista batzuekin batera, emakumeen aldeko errespetua, eskubide sexual eta ugalkorren alde egiten da eta baita erabakitzeko eskubidearen alde. Gaur egun larrialdiko pilula antikontzeptiboen legalizazioaren aldeko kanpaina batean daude, herrialdean debekatuta dagoelako.

Colectiva Feminista para el desarrollo local

Azken urteetan Colectiva Feminista alor desberdinetan emakumeen eskubideen lorpenari ekarpenenen batekin laguntzen dien prozesuak sustatzen egon da, emakume eta feministen organizazioen elkarketa sustatzen, edota beste organizazio mota batzuenak ere.

Modu honetan, asoziazioak guneak eraiki ditu eta lanak lagundu, hala nola, aliantza politiko estrategikoen bilaketa eragin nazional eta lokala dituzten prozesu kolektibei ekiteko, kontuan hartzen tokian tokiko territorietan existitzen diren binkuluak, aukerak eta gune nazionalak eta emakumeekiko, gizartearekiko eta insatntzia publikoei proposamen komunikatiboa.

Gure esfortzuak emakumeek emakume eta gizon arteko botere harremanak aldatzeko duten gaitasunak indartzen zentratu dira. Marko honetan gure apustuak nagusitasunean zentratutako iruditeria maskulinoa eta maskulinitate hegemonikoak aldatzeko beharra hartzen ditu barne, gazte, ikasle eta irakasleekin eta baita funtzionario publikoekin formazio eta sentsibilizazio prozesuetan lan egitera eraman gaituena, modu honetan pertsona hauek euren alorretik ere lagun dezakete organzizaio eta komunitate inklusibo eta bidezkoak eraikitze prozesuetan.

Iniciativa Mesoamericana de Mujeres Defensoras de Derechos Humanos (IM-Defensoras)

Iniciativa Mesoamericana de Mujeres Defensoras de Derechos Humanos (IM-Defensoras) 2010ean ekin zion lanari Erdiamerikako giza eskubideen defenndatzaileek sufritzen zuten biolentziaren gorakadari eskualdeko erantzun integral bat emateko.

Gaur egun IM-Defensorasek organizazio eta mugimendu desberdinetan parte hartzen duten defendatzaile hauek bildu eta sendotzea bilatzen du, babes-sare eta solidarizazioa sendotzeko eta ikusgarritasuna, ezagutza eta giza eskubideen aldeko lanaren eragina handiagotzeko.

IM-Defensoras bultzatzen dugun organizazioak babes integraleko alternatibak bultzatzea bilatzen dugu, eskualdean dagoen emakumeen aurkako diskriminazioa kontua hartzen dutenak defendatzaileek pairatzen duten biolentzia horri erantzuteko, euren lana baldintza duin, seguru eta parekoa izan dadin.

https://im-defensoras.org/

Fray Bartolomé de Las Casas, A. C. (Frayba) Giza Eskubide-etxea

Frayba irabazi asmorik gabeko organizazio zibila da, edozein gobernu, ideologia politiko edo talde erlijiosorekiko independentea. Giza eskubideen promozio eta defentsaren alde egiten dugu lan, misio, historia, esperientzia eta Txiapas, Mexikoko herri eta komuniateen prozesuekin batera. Frayba 70 eta 80ko hamarkadetako elizaren eta gizarte prozesuen dinamikaren jatorrian sortzen da eta organizazio sozial eta euren eskubideak errebindikatzeko organizatzen ziren komunitateen aurkako gobernuaren errepresio gogor baten testuinguruan. Gaur egun, eta ikasketa prozesu luze baten ondorioz, printzipio antisistemiko, antikapitalista eta antihegemonikoak partekatzen ditugu, proposamen zibil eta baketsuekin identifikatzen gaituztenak, hala nola, EZLNko Selva Lacandonako seigarren adierazpena, kolektibo moduan parte garenarena.

Mexikon, bereziki Txiapasen bizi den injustizia estrukturaleko errealitatean baztertutako biztanleriak bizitza eta justizia proiektuak proposatzen ditu non giza eskubideen defentsa eta promozioa hauen ezaugarri bat den. Modu honetan erdiguneko misioa herrialdearekin eta biztanleria behartsu, baztertu eta organizatuaren zerbitzu bezala batera ibiltzea da, bizitzen duen egoera sozioekonomikoa bilakatzeko eta gizarte bat non  pertsonek eta komunitateek dituzten eskubide guztiak baliatzea eta gozatzean datzan eraikitze proiektuan laguntzea.

Mujeres del Mundo «Babel»

Bizkaiako emakume ezberdin eta bizilagunak gara, aktibista feministak, internazionalistak, kultura eta kontinente desberdinetakoak, interkulturalitate eta sororitatetik aberasten garenak eta jakintza eta besarkadak partekatzen ditugu aurrera egiteko era kolektiboan, emakumeen eskubideak aldatzeko ekintzan.

1999tik elkartzen gara emateko asko dugulako eta trukatzea nahi dugu.  Gune garrantzitsuena Asanblada da, astelehenero gure lokalean 19:30tan ematen dena. Organizazio eta zeharkako lanerako erreminta dena; honekin, gure asoziazioa bakea eraikitzeko gune bat da.

Honez gain komisioak ere ditugu, hala nola, interkulturalitatea edota generoa.

http://mujeresdelmundobabel.org/

Consejo de Pueblos K’iche’ CPK

Consejo de Pueblos k’iche’s (CPK), hainbat komunitatez osatuta dago, hauek euren alkate komunitarioek eta Consejos Comunitarios de Desarrollo (COCODES) errepresentatzen dituzte. Hauek dira komunitate bakoitzeko asanbladekin komunikatzeko arduradunak, bileretean komunitateetako bizitzaren inguruko arazo desberdinak helarazten dira eta komunitate guztiak bateratuta, eztabaidatu eta adostasun batera iristen da, iritzia eta komunitateen hitza eraikitzen dutena.

2010eko urriaren 22an  Consulta Comunitaria de Buena Fe egiten da, non 27,778 pertsonek baztertu zuten meatz-ustiaketa, bereziki aire zabalean ustiatzen dutenak eta iturri hidrikoen erabilpen mugagabea egiten dutenak hidroelektrikoak eta monolaborantzak eraikiz.

CPKko mandatua bizitzaren defentsa, ama naturarena, Lurrarena eta lurraldearena da. Ondorioz, gure ahotsa zaintzen dugu, arbasoen eskubideetan oinarrituz, guretzako K’iche Maiak, Maiak eta herri indijenak, kontsulta gure jakitura, hitza eta oinordetza historikoa zaintzeko modu bat da, hortaz lurraldea ez da saltzen, ezta negoziatzen, defendatu egiten da, hemen daudelako gure arbasoak, eurek ez zuten mandatu hau utzi eta guk gure seme alabei utziko diegu.

https://www.facebook.com/Consejo-de-Pueblos-kiche-1310056045814283

Mugarik Gabeko Ingeniaritza

Mugarik gabeko ingeniaritza diziplina anitzeko garapenerako kooperazio asoziazio bat da, profesionalez, irakaslez eta ikaslez osatua, oinarrizko zerbitzuak, aldaketa soziala eta hegoaldeko herrialdeen sendoketa bermatzeko lan egiten du, ezaugarri kultural eta teknikoak betiere errespetatuz.

Mugarik gabeko ingeniaritzan Hegoaldean eta Laugarren Mundua deiturikoan garapenerako kooperazioko proiektuak sustatzen ditugu. Gure herrialdean, formazioa eta Iparraldeko gizakiaren garapenerako teknologia ikerketa eta sentsibilazio ekintzak eta Iparreko eragin kanpainak, non bilakaera sozial eta partehartze demokratiko bide bat nahi dugu izan.

OTRANS Organización Trans Reinas de la Noche, Guatemala

Guatemala eta helburu dituen beste herrialdeetako trans pertsonen garapen sozial, ekonomiko eta kulturalean aktiboki laguntzen duen organizazio bat gara. Onarpen lokala, nazionala eta esukaldekoa dugu, trans biztanleriaren inguruan epserientzia handiarekin eta proiektuak, finantziazioa, aholkularitza teknikoa gestionatu eta kanalizatzen dituena trans komunitatearen oinarria sendotzeko osasun eta garapen sozial kontuetan maila lokalean, nazionalean eta Erdi Amerikarrean.

Arlo politikokokudeaketa akzio eta proiektuen implementazio desberdinak sustatzen ditugu, non helburu den biztanleria nabarmentzen den, osasun zerbitzuak ikuspegi integrala duten, aliantza eta gaikuntza gestioak, organizazioaren bidez Guatemalako Errepublikako helburu den biztanleriari oinarri komunitarioa sustatzeko osasun integrala eta banandua, garapen sozial lokala, nazioanal eta eskualdekoaren bilaketan.

http://reinasdelanoche.org.gt/

Errekaleor Bizirik

Asko izan ziren espainiar Estatuko hegoaldetik lan bila etorri ziren herritarrak, eta hauetako batzuen bizileku izateko eraiki zuten Errekaleor: Gasteizko kanpoaldean kokaturik dagoen 192 etxebizitza dituen auzoa. Langile izaera erroturik, 1976ko martxoaren 3an Espainiako poliziak Romualdo Barroso auzokide gaztea hil zuen tiroz Gasteizko greba orokor batean, beste lau langileekin batera.

Urteak aurrera joan ahala, eta hiriaren garapen urbanistikoa tarteko, Errekaleor eraitsi eta duplexak edukiko zituen gune bihurtzea bururatu zitzaien zenbait mandatariri. 2002an, bizilagunen lehenengo lekualdatzeak hasi ziren, baina askok ez zuten onartu eta errekurtsoz errekurtso, etxebizitza eraikitze burbuilak eztanda egin zuen eta ondorioz, duplex berrien plana bertan behera gelditu zen. Gaur egun, badira oraindik auzoa utzi ez duten auzokide batzuk.

Auzoa erdi hutsik egonda, 2012an, Gasteizko unibertsitateko zenbait ikaslek etxebizi-tzaren problematikari heldu eta alternatibak bilatzeari ekin genion. Auzoaren azterketa eta lanketa baten ondoren, 2013ko irailaren 3an Errekaleorreko 26. portala okupatu genuen eta “Errekaleor Bizirik” ekimenari hasiera eman genion.

Kalaka

Kalaka Ilazki Gainzak eta Nerea Uriak sortu genuen. Argi genuen zerbait desberdina sortu nahi genuela, eta jendartean somatu genituen behar batzuei irtenbidea emateko helburuarekin sortu genuen gure kooperatiba.

Ibilbide zail bezain aberasgarrian murgilduta gaude ekitea erabaki genuenetik, pertsona eta enpresa desberdinekin elkarlanean eta ideia berriez egunerokoa zipriztintzen.

Diseinatzea, gure ezagutzak partekatu eta besteengandik ikastea, komunikatzea, ideia berriak proiektu erreal eta baliagarri bilakatzea gustuko dugu eta horretan gabiltza.

Antolaketa da gure eraginkotasunaren giltzetako bat. Lanean zorrotzak garen arren, barre algaraka ere askotan ikusiko gaituzue.

Marimatraka Santurtziko Talde Feminista

Hainbat emakume feminista biltzea erabaki zuten Santurtzin eta patriarkatuaren aurkako euren borrakari forma organziatu bat ematea. “Bat egite” horrek MariMatraka talde feminista bilakatu zen, talde autogestionatua non konpromezu eta lan mota desberdinak dauden. Feminismoa bizitzeko modu batetik, debateak, irakurketak, formakuntza, akzioak eta mobilizazioak partekatuz, egitura patriarkala oinarritik hapurtzerarte.

https://www.facebook.com/Marimatraka-Santurtziko-Talde-Feminista-1384270581893348/

La Puya Erresistentzia Baketsua

Guatemalako mugimendu soziala extraktibismoaren aurka dauden komunitateez osatua.

Ura, bizitza eta lurraldearen aldeko indarkeria gabeko borroka. Kontsigna honekin  hasi zen Resistencia Pacífica La Puya 2012ko martxoan “El Tambor” meatz proiektuaren aurka, proiektu honek bere baitan ditu  San José del Golfo eta San Pedro Ayampuc (Guatemalako departamentua) udaletako urre eta zilar ustiaketa. 2016an Guatemalako justizia kohorte gorenak proiektua suspenditu zuen, Enerjia eta meatz ministerioak  Exploraciones Mineras de Guatemala-ri (Exmingua) meatz esplorazio lizentzia hori baino bost urte lehenago emanik. Honen arrazoia herrialde indijenei ez zitzaiela lehenago kontsultatu da, Organización Internacional del Trabajo-ko (OIT) 169 hitzarmenean ipintzen duen bezala.

https://www.facebook.com/pg/ResisrenciaPacificaLaPuya/

Federación Hegoetxea de Irala

Irala Hegoetxea asoziazioen federazioak gizartea komunitatearen garapen modelo bat, inguruarekin konpromezu handia duena du helburu,  hiritarren protagonismoa berreskuratzen uzten duten prozesu pertsonal edo/eta kolektiboak ahalbidetzen, hurrengo balioen arabera: partehartzea, promozioa, solidaritatea, autogestioa eta berdintasuna, sormena eta partehartzea bultzatzea eta optika honetatik lan eta lagundu egiten duten federazio, koordinatzaile, sare eta foruen partehartzea.

Euskal kultura eta hizkuntza ere sustatzen du, denbora libreko talde baten sorkuntza, non ume eta ez hain umeei balio solidarioagoak, integraziokoak, berdintasun eta partehartzekoak, interkulturaltasuna sustatzen dutenak eta integraziokoak.

Antzeko helburuak dituzten sare internazionaletan parte hartzen du federazioaren helburuarenpean, esperientzia eta baliabide trukea eta ikas-irakastea sustatzen eta helburu bezala giza garapena eta herrien garapen soziala duten kooperazioak laguntzen.

https://www.facebook.com/hegoetxea/