­

About Administrador

This author has not yet filled in any details.
So far Administrador has created 53 blog entries.

Andra: «Egoera berezi honetan afektu sareak eraiki behar ditugu»

http://andra.eus/egoera-berezi-honetan-afektu-sareak-eraiki-behar-ditugu/

Andra.eus: “Erakundeek, enpresek eta kultura mainstream-ak feminismoa ‘jator’ bihurtu nahi dute.”

Amaia Zufia Bilgune Feministako bozeramaileak ‘Salda Badago’ Jardunaldi Feministetan salatu zuen honako hau. Honen inguruan artikulu interesgarri bat argitaratu zuten martxoaren 12an Andra.eus-en. Artikulu osoa irakurtzeko klikatu hemen.

Pikara Magazine: “Ekonomia feministak agerian utzi du kapitalismoa”

Aurreko martxoaren 23an arlo ekonomikoaren eta sozialaren arteko loturak ikusarazten dituen artikulu bat argitaratu zuten. Bertan merkatuaren fundamentalismoak eta arlo ekonomikoa ikuspegi feminista batetik landu zuten. Gehiago irakurri nahi izan ezkero hemen duzue linka.

Bizilur.eus:”Morelos eta borroka herritarra”

Hemen duzue Bizilurrek eginiko artikulua Moreloseko borroka herritarrari buruz Samantha Cesar Vargas eta Juan Carlos Floresen laguntzarekin. Bertan irratsaio bat ere aurkituko duzue gaiaren inguruan, interesatuta bazaudete hemen duzue linka.

Tantaka.TV:”Solasaldi feminista antiarrazistak”

Tantaka Tvk solasaldi feminista bat plazaratu zuen martxoaren 23an antiarrazakeriaren inguruan eta emakume afroen ikuspuntua emanez. Solasaldi hau Desirée Belak eta Rebeca Nguissanik aurkezten dute, biak komunikazioaren munduan eta mugimendu antiarrazistetan sartuta daude. Espainolezko solasaldi hau ikus nahi izan ezkero, hemen duzue linka.

Andra.eus: ‘Bide zuzena, ibilbide okerrak. Historias del movimiento LGTBQ en Gasteiz (1993-2018)’ Dokumentala

Martxoaren 30ean Andra.eusen atera zuten dokumental hau partekatu nahi dizuegu. Hemen ere utziko dizuegu bideoa ikus ahal izateko: https://youtu.be/WwvGBoYlbvQ Euren argitalpenean ematen dituzten azalpenak eta dokumentalaren inguruko informazio gehiago nahi izan ezkero, hemen duzue ere linka.