Orri honetan kanpainarekin zerikusia duten gauza guztiak ikus ditzakezue. Lehiaketak, sare sozialetako mugimenduak eta abar.

Bideo lehiaketa #ozenesan

Kanpaina barruan Bigarren Hezkuntzako hiru institututan bideo lehiaketa bat antolatu dugu.

Partehartzeileak Bilboko Eskurtze BHI, Gasteizko Koldo Mitxelena BHI eta Mutrikuko Mutriku DBI izango dira eta beraien ikasleak martxoaren 31. arte bizitza eta lurraldearen defentsari buruzko bideoak aurkeztu ahal izango dituzte.

Bideoak lau partaideko taldeetan egin behar dira eta Youtubera igo eta gero, helbide elektroniko honetara bidali behar dute lotura eta egileen izen abizenak: hezkuntza@lumaltik.org

Bideo irabazlearen lau egileek Campus Teknologiko baterako lekua irabaziko dute.

Eskerrik asko parte hartu zuten ikasle guztiei. Lehiaketa apirilean egin zen. Epaile bezala parte hartu zuten organizazioetako pertsonei esker bereziak eman nahi dizkiegu:

Jesica Marroquín (Mujeres tejiendo red), Martin Mantxo (Ekoligistak Martxan y Trander), Gorka López (KCD) eta Bea Pérez (Médicos del Mundo Euskadi).

Epai mahaiak bost kriterio izan zituen kontuan:

1. Orijinaltasun eta kreatibitatea

2. Kalitate teknikoa

3. Genero ikuspegia

4. Giza Eskubideen aldeko mezu bat argi transmititzea

5. Ikuspegi interkulturala

Hauek izan dira emaitzak:

Lehen postuan 70 punturekin “MATXISMOAK HIL EGITEN DU” (IES Eskurtze)

Bigarren postuan 67 punturekin “KLIK”  (IES Mutriku)

Hirugarren postuan 64 posturekin “VUELTA AL SIGLO XX”  (IES Eskurtze)

Irabazleen izenak: Jon Ameyugo, Garazi Castillo, Uritz Urgoiti eta Olatz Hernando.

PARTE HARTU #ozenesan KARTELAREKIN ZURE IRUDI BAT BIDALTZEN

Kanpainaren kontzientziazio eta solidarizaziorako argazkiak jasotzen ari gara sare sozialetan eta hemen ipintzeko jendearen elkartasuna erakusteko asmoarekin. Gurekin bat egin nahi baduzu eta ekimenarekin bat egin nahi baduzu bidali zure argazkia gure sare sozialetara (orrialdearen goiko eta beheko izkinatan dituzu) edo info@lumaltik.org mailera. Animatu eta bidali zure argazkia!