#OzenEsan #AlzalaVoz #Defensoras kanpainiak Mesoamerikako emakumeen erresistentzia ekintzak eztabaida publikora plazaratzea eta hauen bizitza eta lurraldearen aldeko defentsa ikustaraztea du helburu nagusi gisa, salaketa eta kontzientziazioa bultzatuz.
Defendatzaile komunitarioen lanaren nondik norakoak azaltzea, komunitate desberdinetan hauek burututako ekintzak ezagutzera emanez, eta iritzi publikoaren aurrean sistema kapitalista estraktibista eta patriarkalak inpunitate osoz defendatzaileen kontra, euren lurraldeen aurka eta baita haien ondasun propioen kontra eginiko erasoak salatzea. Kanpainak emakume defendatzaileek aurrera eramaten ari diren prozesu guztiak bateratzea bilatzen du, batez ere Mesoamerikaren kasuan arreta jarriz. Xedea emakumeek euren egunerokotasunean jasandako indarkeriak eta erresistentzia bizitza eta lurraldearen aldeko babesan argira ekartzea da. Horrela, hausnarketa bideratu eta zaintza ekintzak eta autodefentsa bultzatu dituen kanpaina bat sustatzea izango da.
Lumaltik Herriak Txiapaseko (Mexiko) komunitate zapatisten autonomiaren eraikitze prozesuak bultzatzeko helburuarekin sortutako Euskal Herriko Gobernuz Kanpoko Erakundea da. Egunerokotasuna erresistentzian bizi ohi duten komunitate indigenen jarraipenaz gain, euren komunitateak eraso neoliberaletatik babesten bizi diren emakumeen garrantziaz ohartzen joan gara. Urteen joan-etorriarekin, komunitateen lehia eta erresistentzia antolatzeko eta lurralde eta identitatea bizirik mantentzeko unean emakume defendatzaileek funtsezko papera betetzen dutela antzeman dugu. Gauzak horrela, eta emakume defendatzaileek Txiapasen burutzen ari diren lana ezagututa, Guatemala, Honduras edota El Salvadorreko emakume defendatzaileek bizi ohi duten errealitateetara hurbiltzen joan gara, non euren lurraldeak eta komunitateak ere babesten ari diren.
Bilboko Iralako Auzokide Elkartetik sortutako hausnarketetik abiatuta eratu zen Berdinak Gara, inmigrazioaren fenomenoaren inguruan eta bertoko auzokide eta kanpotarren arteko lankidetza sustatzeko helburu nagusiarekin. 2008. urtean Garapenerako Lankidetzan aritzeko estatutuak eraldatu ziren, horretarako hausnarketa eta parte hartze prozesu irekia martxan jarriz. Bertan, Lankidetza Garapenaren nondik norakoak, tokian-tokiko mugimendu sozialetan oinarritutako GKEek jokatu beharreko papera eta 80. hamarkadan sortutako hainbat GKEen politika internazionalisten arima berrindartzea izan ziren jorratutako gai nagusiak. Hortik aurrera, eta planteamendu hauek kontuan hartuta, sentsibilizazio eta garapenen irakaskuntzan oinarrituako ekintza ugari burutu dira, hainbat lankidetza proiektu bultzatuz. Horrela, Berdinak kolektiboko kideek eta Ertamerika eta Txiapaseko lurraren defentzan ematen ari diren indartze prozesu komunitarioekin berriro ere harreman historikoak berreskuratuz.
Gure lurralde, gorputz, eskubide sexual eta ugaltze-eskubide eta LGTBQ+ taldearen eskubideak direnez, “La enredada feminista” Defensoras sarea osatzeko konpromisoa hartu dugu hurrengo moduan:
- Gure borrokak eta salaketak gure lurralde eta sare eta komunikabide desberdinetatik partekatuz, komunikazio hegemonikoaren hesia hautsiz.
- Etorkizuna partekatzeko kontaktua eta konpromisoa mantenduz, elkarrekin guneak partekatzeko.
- Beste kide, eta aliatutako komunitateekin lurraldearen defentsaren inguruko beste prozesu batzuen informazio eta materiala partekatzea.
- Osasun pertsonal eta kolektiborako erreminta eta guneak partekatzea.
- Indarkerien aurrean elkar zaintzen eta aurre egiten.
Sare honekin Euskal Herri eta erdiamerikako organizazio/kolektiboak duten erlazioa finkatu nahi dugu, gure lana lurraldeen eta Giza Eskubideen defendatzaileen indarra, borroka eta erresistentzia erakusten jarrai dezan.