“Lumaltik Herriak euskal antolakundeak Erdialdeko Amerikako emakumeekin elkarlanean formakuntza tailerrak antolatu ditu, ikuspegi feminista eta antiarrazistarekin. “Emakume migratuen kolektiboak elkartasun internazionalistarako zubiak dira mugimendu feministaren barruan”, antolakundearen arabera.”