“Gaurko irratsaioan 3 elkarrizketa egin ditugu. Hasteko Txiapastik Euskal Herrira etorri den Rosa Estela Rodriguez, Fray Bartolomé de las Casas giza eskubideen behatokiko kidearekin solastu gara, beraien lanaz eta abarrez. Ondoren Komite Internazionalista erakundeak antolatu dituen “Kapitala ala bizitza” jardunaldien inguruan hitzegin dugu bertako kide den Igorrekin. Eta saioa amaitzeko Herrialde Katalanetara joan gara. Ítaca erakunde internazionalistako Robertekin jardun gara Europar hauteskundeez, Herrialderaren egoeraz, errepresioaz eta abarrez.”