Emakumea eta Lurraldea #defensoras: “La Sal de la tierra” dokumentalaren proiekzioa eta mahai-ingurua

Emakumea eta Lurraldea #defensoras: Irala auzoko emakumeen topaketa

Irala auzoko emakumeen topaketa eta Bolintxura bisita

Hika Ateneo eta Iralako Hegoetxean eginiko “mujeres defensoras de la tierra” jardunaldiak

Bilbon egin genuen mugimendu sozial eta Erdiamerikako “Defensoras del territorio” organizazioen topaketa, megaproiektuen aurrean lurraldea defendatzen duten emakume Erdiamerikarren erresistentzia prozesuen ikusgarritasunean zentratua.

Jardunaldiak bi saiotan eman ziren: Iralako Hegoetxean maitzaren 16a, ostegunean Guatemalako extraktibismoaren aurkako erresitentziari buruzko “La Puya” dokumentalaren proiekzioarekin eta jarraian hausnarketa eta debatea defensora komunitarioen kriminalizazioaren inguruan, Marixela Ramos, Ades- Radio Victoria El Salvador-ekoa batera eta Yolanda Oquelí la Puya, Guatemala-koa denarekin.

Maiatzak 17 ostiralean bigarren saioa egin zen Bilboko Hika Ateneon hurreneko txostenen aurkezpenekin:

• “Ejemplo de Lucha y resistencia frente a la minería metálica en la Puya,Guatemala” Yolanda Oquelíren eskutik. La Puya komunitateko aktibista feminista, Euskal Herrian bizi dena.

• “El riesgo de defender derechos humanos en México, Reflexión enclave feminista” Centro de Derechos Humanos Fray Bartolomé de las Casas, Chiapas organizazioko Rosy Rodríguezen eskutik.

• “Experiencias de lucha, defensa y resistencia frente a proyectos extractivos” Marixela Ramosen eskutik. Radio Victoria, El Salvador.

• “Pueblos originarios y sus 500 años en resistencia” María Olga Coronado. Consejo de los Pueblos Mam, Guatemala.

Bermeo, Azpeitia, Errekaleor, Eskoriatza, Portugalete eta Gernikako hitzaldiak

Erdiamerikako lagun defensorasen bisita aprobetxatuz, hainbat hitzaldi egin ziren izendatutako herri desberdinetan. Hau guztia mugimendu Feminista, ekologista eta Euskal sare sozial lokalei esker izan zen.