Gipuzkoan Bizi Onerako alternatibak eraikitzen
Emakumea eta Lurraldea #defensoras: “La Sal de la tierra” dokumentalaren proiekzioa eta mahai-ingurua
Emakumea eta Lurraldea #defensoras: Irala auzoko emakumeen topaketa
Irala auzoko emakumeen topaketa eta Bolintxura bisita
Hika Ateneo eta Iralako Hegoetxean eginiko “mujeres defensoras de la tierra” jardunaldiak
Bilbon egin genuen mugimendu sozial eta Erdiamerikako “Defensoras del territorio” organizazioen topaketa, megaproiektuen aurrean lurraldea defendatzen duten emakume Erdiamerikarren erresistentzia prozesuen ikusgarritasunean zentratua.
Jardunaldiak bi saiotan eman ziren: Iralako Hegoetxean maitzaren 16a, ostegunean Guatemalako extraktibismoaren aurkako erresitentziari buruzko “La Puya” dokumentalaren proiekzioarekin eta jarraian hausnarketa eta debatea defensora komunitarioen kriminalizazioaren inguruan, Marixela Ramos, Ades- Radio Victoria El Salvador-ekoa batera eta Yolanda Oquelí la Puya, Guatemala-koa denarekin.
Maiatzak 17 ostiralean bigarren saioa egin zen Bilboko Hika Ateneon hurreneko txostenen aurkezpenekin:
• “Ejemplo de Lucha y resistencia frente a la minería metálica en la Puya,Guatemala” Yolanda Oquelíren eskutik. La Puya komunitateko aktibista feminista, Euskal Herrian bizi dena.
• “El riesgo de defender derechos humanos en México, Reflexión enclave feminista” Centro de Derechos Humanos Fray Bartolomé de las Casas, Chiapas organizazioko Rosy Rodríguezen eskutik.
• “Experiencias de lucha, defensa y resistencia frente a proyectos extractivos” Marixela Ramosen eskutik. Radio Victoria, El Salvador.
• “Pueblos originarios y sus 500 años en resistencia” María Olga Coronado. Consejo de los Pueblos Mam, Guatemala.
Bermeo, Azpeitia, Errekaleor, Eskoriatza, Portugalete eta Gernikako hitzaldiak
Erdiamerikako lagun defensorasen bisita aprobetxatuz, hainbat hitzaldi egin ziren izendatutako herri desberdinetan. Hau guztia mugimendu Feminista, ekologista eta Euskal sare sozial lokalei esker izan zen.
Mugimendu feministaren hitzaldi eta topaketak
Mugimendu feministaren hitzaldi eta topaketak
Azaroan defensoren bisita aprobetxatuz, hainbat topaketa egin ziren mugimendu feministekin Erdi Amerikako defensorasen erresistentziak ikustarazteko. Horretarako Deba, Arratiako bailara, Santurtzi eta Iralako kolektiboekin elkartu ginen. Deban Lolita Chávez defensorak Abya Ayalan pairatzen dituzten errepresioak eta nola komunitateak borrokan eta eusten dauden. Iralan El Salvadorreko Zuleyma Arauz defensorarekin hitz egin genuen, emakumeek ugalketa eta sexu osasunean duten mugak kontatu ziguna. Eta nola La Colectivatik emakumeen, umeen eta sexu eta generoarekin disidenteak diren pertsonen bizitza hobetzeko lan egiten duten. Santurtzin Marimatrakako kideekin eta Hondurasko “Yo No Quiero Ser Violada” mugimenduko Michelle Carbajalekin elkartu ginen. Azkenik, Arratiako bailaran talde feminista desberdinekin bildu ginen, azaroan zehar gurekin egon ziren defensora guztiekin batera hausnarketarako gune bat partekatzeko.
Hemen dituzue hitzaldi bakoitzaren argazkiak.
Aluzeta: Giza Eskubideak defendatzen dituzten emakumeekin komunitatearen gosaria
Defensorasekin bizitza jasangarri baterako zaintzak
Autozaintza tailerrak
Azaoan zehar, mugimentdu feministako kideen eta mesoamerikatatik etorritako defendatzaileekin, “Gorputza lehen lurralde gisa” izenburupean tailer ezberdinak antolatu genituen emakumeen etxe ezbedinetan: Marienean, Sorginenean eta Donostiko emakume etxean. Tailerrak Saioa Hernandez sexologoak eman zituen, zaintzen garrantzia nabarmenduz gure bizitzako esparru guztietan, zeharkatzen gaituzten jarrera patriarkalak suntsitzen. Amaieran, gure sexualitatea lantzeko beharra azpimarratu zuten.
Aluzetako hitzaldi eta proiekzioa: Defensoras-es La Puya, un ejemplo de defensa del territorio
Unibertsitateko ikasleekin hitzaldia
Defensorares egonaldia aprobetxatuz hainbat debate egin dira fakultate desberdinetan unibertsitateko ikaslegoarekin. Lehena EHUko Antropologia fakultatean egin zen apirilean Txiapasetik etorritako Mikeas Sánchez eta Addy Perezekin. Maiatzean Radio Victoriako Marixela Ramos eta Consejo de los pueblos Mam-eko María Olga Coronadorekin herri indigenen Giza Eskubideen adituak kurtsoko ikasleekin hitzaldi bat egin zen Deustuko unibertsitateko Pedro Arrupe zentroan.
Urrian Vitoria/Gasteizko kanpusean “Monográfico: Transgénero, cuerpos distintos, derechos iguales” izenburupean Stacy Velásquez OTRANS organizazioko ordezkaria eta Sandra Morán, Guatemalako kongresuan feminista lesbiana deklaratzen den lehen emakumea. Bi emakumeak euren herrialdeko egoera eta euren esperientzia partekatu zuten. Ondoren eztabaidatzeko tarte bat utzi zuten, iritziak eta bizipenak partekatzeko.
Beste hitzaldi bat Deustuko unibertsitateko psikologia fakultateko ikasleekin egin zen eta aurrean aipatutako bi defensorek hartu zuten parte, baina oraingo honetan “Monográfico: Lucha por la defensa de los derechos LGTBI en Guatemala” gaiaren izenburupean, Erdi Amerikako testuingurua azaltzen hasiz. Defensorek LGTBI identitatetik 5 lurraldeak aitortzen direla kontatzen zuten: gorputza, lurra, natura, historia eta memoria. “Gorputza lehen lurralde bezala da borroka guztiak aurrean ipintzen dituena” baieztatzen zuten.
Azken hitzaldia Leioako kanpusean eman zen, 2019ko azaroan, “Derechos sexuales y reproductivos de Euskadi y Mesoamérica. Una mirada feminista” lemarenpean. La Colectiva de El Salvador-eko Zuleyma Arauz defensorak eta Hondurasko “Yo No Quiero Ser Violada” mugimenduko Michelle Carbajalek ekin zioten esku-hartzeari . Salvadorrekoak emakumeek gaur egun aurre egin behar dioten egoeraren inguruan hitz egin zuen, abortuan zentratuz. El Salvadorren abortua zigortua dago, kausa dena delakoa izanda. Hitzaldiaren amaieran bi emaginek osasun zerbitzuen biolentzia egoerari aurre egin behar dioten emakumeei buruz, bereziki erditzean inguruan hitz egin zuten. Bukatzeko, eztabaida gune bat ireki zen.
EHUko institutuetako debateak
Azaroan zehar Euskal Herriko institutoetan hitzaldi ezberdinak antolatu genituen, Deban, Mutrikun eta Gasteizen. Mutriku BHIn Lolita Chavez, K´icheherriari buruz egon zen hizketan eta gurea den guztiaren defentsa nabarmendu zuen. Lolitak Abya Yalaren historia kontatu zuen eta nola izan zen kolonizatua.
Beste topaketa Koldo Mitxelena BHIn egin genuen eta honetan Stacy Velásquezek egin zuen hitzaldia genero identitateari buruz. Jarraian, Ander Iriartek bere esperientzia kontatu zuen eta famialiaren babesa izatea oso garrantzitsua dela nabarmendu zuen. Amaieran, ikasleek galderak egiteko tartea egon zen.