KOMUN-IK-AKZIOA

Lurraldeen defentsarako komunikazio antirrazista eta antipatriarkal baterako gida

Honako dokumentua komunikazioaren ohiko erabilera egiten duten eta gizartea eraldatzeko tresna gisa hobeto erabili nahi duten erakunde, kolektibo, komunikabide eta pertsona independenteei zuzendutako gida bat da.

Komunikazioa giza esperientziaren eta gizarte-antolamenduaren funtsezko prozesutzat hartzen dugu. Irudizko kolektiboa eraikitzeko duen boterean sinesten dugu, kontzientzia kritikoa sustatzeko eta subjektuek aldaketa soziopolitikoko ekintza zehatzak gauzatzean erabakiak hartzeko duten gaitasunean.

Gida hau ikerketa kolektiboaren prozesu batetik sortu da, eta lurraldeen defentsan lagunduko duen arrazismoaren aurkako eta patriarkatuaren aurkako komunikazio bat gauzatzeko hainbat ekarpen eta praktika on biltzen ditu.

Gida egiteko, hiru ikerketa egin dira hainbat lurraldetan eta ikuspegi desberdinekin. Hemen horietako bakoitzera sar daiteke:

“Buenas prácticas de periodismo comunitario: Guía de acción” ikerketa

Andrea Carrillo Samayoak eta Silvia Trujillok egin dute, Guatemalan eta Chiapasen, La Cuerda elkarte feministaren izenean.

Ikerketan, kazetari eta komunikatzaile komunitarioak elkarrizketatu dituzte, lurraldeko komunikazio komunitarioko hedabideetakoak zein independenteak. Elkarrizketa horien bitartez, bada, ikerketak komunikazio komunitarioa egiteko gakoak zehazten ditu: zer da, nola lantzen da eta zer nolako erronkak ditu.

“Experiencias comunicativas alternativas para una defensa feminista del territorio” ikerketa

El Salvadorren eta Hondurasen garatu zuten Marixela Ramosek eta Marta Rivasek, El Salvadorko Cabañas saileko ikertzaileek.

Irrati komunitarioen komunikazio-proiektuetako zenbait adiskide elkarrizketatu dituzte, komunikazio-praktika eraldatzaileen inguruko proposamen bat orientatzeko.

“Aprendiendo a hacer comunicación antirracista y antipatriarcal” ikerketa

Marina Gallardo Izquierdok egin du, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren testuinguruan kokatzen da baina Espainiako Estatuko beste esperientzia batzuk ere hartzen ditu.

Hedabide alternatiboen informazio-zabalkundeko praktikak hartzen dituen komunikazio kontzeptu batetik, eta hainbat eragilek eta erakundek garatutako komunikazio esperientzietatik, adiskide komunikatzaile, kazetari eta aktibistekin eztabaidatu dugu gizarte eraldaketara bideratutako komunikazio feminista eta antirrazista batek bete behar dituen zenbait puntu zehazteko.