#MemoriakEhuntzen KANPAINA
#MemoriakEhuntzen Abya Yalako eta Euskal Herriko emakumeen arteko topaketatik jaio da; desjabetze, erresistentzia, zaintza eta eraldaketa historia zeharkatzen dituzten lurraldeak. Prozesu hau konbikzio sakon batetik abiatzen da: memoria ez da artxibo geldia, baizik eta ekintza bizi, kolektibo eta kokatua.
Memoria hori hitza partekatzen den unean ehuntzen da, adi entzutean eta esperientzia gorpuztuetatik elkarri begiratzean. Bertan, gogoratzea ariketa politikoa eta afektiboa da: inposatzen den isiltasunari eta ahanzturari aurre egiten diona.
Topaketen, elkarrizketen eta prozesu sortzaileen bidez, emakumeok memoria egunerokotasunetik eta politikatik nola ehuntzen dugun aztertzen dugu; baita barru-barrutik, antolakuntzatik eta komunitatetik ere. Artea hizkuntza komun eta zaintzarako tresna bihurtzen da: bideoari, argazkigintzari eta liburuari esker, luzeegi ukatu diren istorioak kontatu, erregistratu eta esanahiz berritu ditzakegu.
Kanpaina hau elkarrekin gogoratzeko, askotariko ahotsak ikusgarri egiteko eta ahanzturari traba egiten dioten memoriak sortzen jarraitzeko gunea da; lurraldeak, gorputzak eta jakintzak ikuspegi feministatik, arrazakeriaren aurkakotik eta kolektibotik lotuz.









ABYA YALAN
2024an, Euskal Herrian bizi diren lau emakumek bidaia bat egin zuten Guatemalan eta El Salvadorren, Delfina Asig mairen herriko sendatzaile komunitarioaren eskutik. Zaintza kolektibotik, entzutetik eta denborak eta lurraldeak errespetazeatik markatutako ibilbidea izan zen.
Bidaian zehar, OTRANS, Ixqik, Jun Naoj eta ADES, Santa Marta komunitatean, El Salvadorren dauden erakundeei lotutako emakumeekin topaketak, bilerak eta elkarrizketak egin ziren.
Erakundeetatik izenak eta ahotsak agertu ziren: emakume transak, emakume indigenak, emakume lider komunitarioak eta indarkeria desberdinetatik bizirik atera diren emakumeak. Oroimen bizia duten emakumeek; eguneroko erresistentziatik, duintasunetik eta kolektiboaren indarretik abiatuta dagoen oroimena.



EUSKAL HERRIAN
Euskal Herrian, prozesua banakako elkarrizketen bidez eta gogoetahausnarketa kolektiborako espazioekin bidez, emakume migratu talde batekin, hedatu zen. Euren bizitza-ibilbideek mugak, indarkeriak eta dueluak zeharkatu dituzten indarra gorpuzten dute, mina memoria partekatu bihurtuz.
Emakume migratuak memoria kolektiboa eraikitzeko funtsezko zutabeak izan dira eta oraindik dira. Euren borroketatik, lekualdaketatik eta bizi-esperientzietatik, isiltasunari eta historia ezabatzeari uko egiten dioten prozesuak eusten dituzte.
Antolaketaren, hitz partekatuaren eta sorkuntza kolektiboaren bidez, emakume horiek kontakizun ofizialetan pitzadurak zabaltzen dituzte. Memoria ikusezinak edo ukatuak berreskuratzen dituzte, eta gogoratzen dute euren gorputzek eta lurraldeek erresistentzia, zaintza eta eraldaketa belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren istorioak gordetzen dituztela.
“MEMORIAK EHUNTZEN”
Gune kolektibo feminista eta arrazakeriaren aurkakoa, non antzinako lurraldeen defentsak hainbat emakumeen gorputzetan eta osasunean duen eragina agerian uzten duena.
Podcasta entzun:
3. Elvira Madrid de Brigada Callejera – “Mugak, gorputzak eta isiluneak”
4. Lumaltik Herriak – “Ellas vivirán de otro manera” – Liburua eta dokumentala
5. Cruz María – “Lana eta erresistentziak Santa Marta de el Salvador komunitatetik”
LIBURUA ETA DOKUMENTALA
“Haiek beste era batean biziko dira”
Emakumeen bidez memoria eraikitzea ekimen politikoa eta sakonki gizatiarra da. Bizitakoa izendatzea da, izan zena eta oraindik dena ohoratzea, eta baieztatzea –emakidarik gabe– gure istorioak garrantzitsuak direla.
Abya Yala eta Euskal Herriko hogeita hamabi emakume bide honetan aurkitu ziren, elkarrekin memoriaren esanahia aztertzeko. Elkarrizketaren, argazkiaren, idazketaren eta ilustrazioaren bidez, kolektiboki lan egin zuten, ziurtasunak eta zalantzak, beldurrak eta itxaropenak elkartuz.
Liburua eta dokumentala partekatutako prozesu honen emaitzak dira: izten ez den memoria, irekita eta mugimenduan gerantzen dena.
MEMORIA JOAN ETA ETORTZEN DA
Liburu eta dokumental hau hainbat emakumeen ahotsatik jaio ziren. Horregatik, prozesua ezin zen bukatu haietara itzuli gabe.
Itzultzeko bidaia koherentziazko eta zaintzaren keinu bat izan zen: jada ehunduta dauden istorioekin itzultzea, partekatzea, elkarrekin begiratzea eta memoria joan eta etortzen den bide bat dela onartu. Memoria ez da ateratzen ezta artxibatzen ere: partekatu eta zaindu egiten da, eta eusten diotenei bueltatzen zaie.


