#Aliantzak Mugimenduan

Zer da Aliantzak Mugimenduan ekimena?
Hainbat gizarte mugimenduren artean sortzeak duen garrantziaz hausnartzeko online topagunea da Aliantzak Mugimenduan komunikazio kanpaina. Gure borrokak indartuko dituzten eta gure kolektiboetan arrazakeriaren aurkako jarrera bideratzen lagunduko duten espazio komunak topatuz.
Kanpaina honen bitartez, entzute eta elkartrukerako hainbat espaziotatik sortutako ideiak eta gogoetak argitaratuko dira. Lurralde ezberdinetako mugimenduen arteko sareak ehuntzen ari diren tokiak.
“Bizitza Defendatu” Topaketak
Guatemalako eta Mexiko hegoaldeko eskualde desberdinetatik sistema matxista, patriarkal eta arrazistak gehien urratzen dituen pertsonen eskubideen alde lan egin duten hiru emakumek visitan ditugu Euskal Herrian. Duintasun, osasun, sendatze kolektibo, justizia sozial eta ahalduntzeko guneak eraikitzearen aldeko apustua eginez. Lilian Magalí Verdugo Gutiérrez, Elvira Madrid Romero eta Flor de María Álvarez Medrano dira emakume hauek.
Hiru emakume defendatzaileak maiatzaren 22tik 29ra egongo dira Euskal Herriran, tokiko biztanleekin elkartrukerako guneetan parte hartzeko eta lurraldeen defentsaren aldeko borrokarako eta erresistentziarako estrategiak elkarrekin sortzeko.
DONOSTIA
AIZARNAZABAL
DEFENDATZAILEAK

Flor de María Álvarez Medrano Guatemalako emakume maia quiche dugu, eta sendatze-prozesu indibidual, kolektibo, antolatzaile eta instituzionaletan parte hartzen du. Halaber, Giza Eskubideen aldeko erakundeekin indarkeria eta ikerketa-prozesuak bizi izan dituzten emakumeei laguntza eskaintzen die.
Flor-ek Mujeres Mayas Kaqla erakundeko kidea da. Beste emakume batzuei indarkeriak sendatzen laguntzeko lanean hasi zirenean, konturatu ziren eurek ere min eta gorroto asko pairatzen zituztela bere barnean, eta beste pertsona batzuen prozesuetan laguntzeko beraiek sendatu beharko zirela lehenik.
Florrentzat sendatzea “zure arima biluztea bezala da, izatea biluztea eta zure itzal eta argiak aurrez-aurre begiratzea”. Euren sendatze prozesutik abiatuta, erabat barneratuta zeukaten arrazakeria eta indarkeria aitortu zuten.
Zergatik da garrantzitsua norbera sendatzea aktibismoarekin jarraitu ahal izateko? Garrantzitsuak al dira laguntza-sareak? Nola sortzen ditugu ibilbide horretan lagunduko gaituzten aliantza sendo horiek?
Elvira Madrid Romero Brigada Callejera en Apoyo a la Mujer EM elkartearen presidentea da eta Tapachulatik etorri da, Mexiko eta Guatemala arteko hego-ekialdeko mugatik, egiten duten lana gurekin partekatzeko.
27 urte daramatzate sexu langileen eta haien seme-alaben Giza Eskubideen eta autonomiaren defentsan. 2 zentro komunitario eta 2 kontsultategi mediko kudeatzen dituzte, non iaz soilik 122 nazionalitate ezberdinetako 40.200 migratzaile jaso zituzten.
Migratzen duten pertsona askok lan sexuala egiten dute eta Brigada Callejera-tik pertsona migratzaileen eta sexu langileen osasun eskubidea aitortua izan dadin borrokatzen dute.


Azucena Rodriguezek 45 urte ditu, nikaraguarra da eta 2009an iritsi zen Euskadira, semea amaren ardurapean utzita.
Talde jakin batzuei atxikitzeak eta Irungo elkarte-sarean parte hartzeak aukera eman zion migratzen duten pertsonek aurrez aurre dituzten traba administratibo guztiak ezagutzeko eta konpontzen laguntzeko. Baita sendatzera eta lurralde berri honetan leku bat aurkitzera ere.
Gipuzkoak SOS Arrazakeria elkarteko kide da, eta asteazkenero biltzen dira Irunen kafe baten inguruan emakume asko, entzutea eta babesa behar dutenak.
LiliLian Verdugok Petén Ixquik-eko Emakumeen Elkartearentzat egiten du lan, eta bertan indarkeria jasan duten emakumeekin egiten du lan. Laguntza legala, psikologikoa, soziala eta instituzionala eskaintzen dute.
Prozesu legal edo psikologiko batetik pasa diren emakumeekin ere formazio prozesuak egiten dituzte, non Giza Eskubideen inguruan, eta herritarren parte-hartze eta politikaren inguruan laguntzen eta lan egiten den. Helburua emakumeek beren eskubideak ezagutzea da, erakundeei eskatu ahal izateko, baina baita beren komunitateetako eta udaletako garapen-kontseiluetan parte-hartze aktiboa izan ahal izatea ere.


Cristina Campo Salvamento Maritimo Humanitario (SMH) erakundean boluntarioa da, eta boluntario gisa parte hartu du Aita Mari erreskate ontziaren bi misiotan, Mediterraneoan.
SMH euskal GKE bat da, eta Lesbosera eta Egeoko Uharteetara itsasoz iristen diren pertsona guztiei laguntza eskaintzeko sortu zen. EBk eta Turkiak sinatutako itunarekin, migrazio ibilbideak aldatu zituzten eta orduantxe erosi zuen SMHk arrantza-ontzi bat eta birmoldatu egin zuen erreskate ontzi bihurtzeko.
2024an bakarrik 10.457 pertsona hil ziren Euroafrikar Mendebaldeko Mugan, eta agenda mediatikoetan hori lehentasuna ez bada ere, heriotza horiek gertatzen jarraitzen dute eta Europako Estatuek eta haien migrazio politikek zuzeneko erantzukizuna dute.
Aita Mari bezalako proiektuek, traba instituzionalak izan arren, itsasoan zehar migratzen duten pertsonen bizitza salbatzeko lan egiten dute. Izan ere, migratzea eskubide bat da eta estatuen ardura da hori egitea erabakitzen duten pertsonek segurtasun baldintzetan egin dezatela ziurtatzea.
Preslav Txago Gipuzkoa proiektuaren parte da, poliziaren indarkeriak erregistratzeko tresna kolektibo herritarren zerbitzura jartzen duena.
Indarkeria fisikoen erregistroarekin batera, indarkeria sinbolikoak eta psikologikoak eta horien ondorio psikosozialak jaso eta sailkatzea bilatzen du ekimenak. Eta, batez ere, horrelako biolentziak jasan dituzten edo ikusi dituzten pertsonei entzuteko espazio bat eskaini ahal izatea.

MANIFESTUA





IKERKETA





















