Donostiako Nazioarteko Jardunaldiak, 2022ko ekaina: “Aldaketa haziak ereiten”

Pasa den ekainean, Nazioarteko Jardunaldiak ospatu genituen Donostian, “Aldaketarako haziak ereiten” izenpean. Emakumeen arteko elkartrukerako eta sorkuntzarako gune bat izan zen, Erdialdeko Amerikan eta Euskal Herrian bizitza defendatzeko borrokak artikulatzeko baliogarria izan zena.

Abya Yalako lurraren eta lurraldearen aldeko borrokak beren eskubideak defendatzen dituzten herri eta komunitate indigenen erresistentziaren adierazgarri dira. Erauzketa eta estraktibismo neoliberalaren aurrean, defendatzaileek beren lurraldearen babesa aldarrikatzen dute. Emakumeen bizitzari eraso egiten dion sistema patriarkal honen baitan gorputz-lurraldea babestea ere aldarrikatzen dute, bortxatuta izaten ari dena uneoro.

Lurraren eta lurraldearen defentsa behar globala da. “Aldaketako haziak ereiten” jardunaldietan, egungo ekoizpen eta kontsumo ereduaren ondorio ekologiko, politiko eta sozialen inguruan hausnartu genuen, eta Ongi Bizitzerako jakintza kolektibo alternatiboak partekatu genituen.

Erdialdeko Amerikako lagunen eskutik, agroekologia, lurraren zaintza eta sendabelarren boterea aztertu genuen modu teoriko-praktikoan, indigenen antzinako jakituriaz baliatuz. Mugimendu feminista eta ekologistatik praktikak eta esperientziak partekatu genituen, bizitza eta zainketak ardatz gisa kokatzeko aliantzak sortzeko. Alaitasunetik, zaintzatik eta sendabidetik abiatuta aldarrikatzeko eta elkar ikasteko espazioa izan zen.

Lilia Prado, Michoacan estatuko Nahuatzen komunitatekoa (Mexiko), Bartzelonatik etorri zen topaketan zuzenean parte hartzeko. Lucia Enamorado, Hondurasko Giza Eskubideen aldeko Erdialdeko Amerikako Emakumeen Ekimeneko kidea, Tegucigalpatik iritsi zen espazio hori gurekin partekatzeko ere.

Nire komunitatea prozesu politiko bat eraman du aurrera, gobernu propioa onartzeko eta autodeterminazioaren alde. Herri bakoitzak, komunitate indigena bakoitzak, bere araupean gobernatua izateko eskubidea izatea erabakitzen du, bere akordioen pean, alderdi politiko baten esku-hartzerik gabe. Horregatik, gu geu gara lurraldez arduratzen garenak.

Ana Lilia Prado Aguilar
Ekainean Donostian egin genituen Nazioarteko Jardunaldien laburpen-bideoa. Lilia Prado Nahuatzen komunitatea, Michoacán (Mexiko) eta Lucia Enamorado, Giza Eskubideen aldeko Erdialdeko Amerikako Emakumeen Ekimena, Honduras, elkartruke-prozesuari buruzko gogoetak partekatzen dituzte.