Hemen dituzue Euskal Herriko leku desberdinetan 2019ko azaroan eginiko jardunaldiak.

Giza eskubideen emakume defendatzaileak Euskal Herrira eginiko bisita “Emakumea eta Lurraldea #defensoras”-en bigarren biran, 2019ko azaroan.

Hernaniko jardunaldi internazionalak

Azaroan ekin genion mugimendu sozial eta bizitza eta lurraldearen defendatzen duten organizazio erdiamerikarren topaketa. Hauetako bat Hernanin eman zen azaroaren 6an  Mugen Gainetik organizazioaren eskutik eta “Impacto de las empresas eléctricas españolas en México y Guatemala. Alternativas de consumo” gaiaren inguruan. Hitzaldi honetan Claudia Vázquez Mexikokoa, Mario Minera Guatemalakoa eta Euskal Herriko GoiEner kooperatibak parte hartu zuten.


Bigarren atal bat azaroaren 8an egin zen Hernaniko Bitteri Kultur Etxean, oraingo honetan Lumaltik Herriak eta Txiapasen alde organizazioen eskutik eta Mugen Gainetik-en laguntzarekin. “Defensoras cuidando nuestras vidas y territorios” goiburuarekin kapitala, patriarkatua eta oinarri erlijiosoen arteko aliantza kriminalaren erresistentzia prozesuak ikustarazi genituen. Jardunaldia bi paneletan garatu zen, lehena  “Enfrentando las violencias: los ataques a nuestro territorio-tierra y nuestro territorio-cuerpo” izan zen, non Irma Vásquez (Chiapas) , Michelle Carbajal (Honduras) eta Maricela Ramosek (El salvador) hartu zuten parte eta Mujeres Tejiendo Red-eko Jesica Marroquín izan zen moderatzailea. Bigarren panela  “Alianzas feministas para la defensa del territorio” izan zen, Zuleyma Araúz (El Salvador) eta Lolita Chávezekin (Guatemala) eta Ongi etorri errefuxiatuak-eko Yolanda Oquelí moderatzaile lanetan.

Bilboko jardunaldi internazionalak

Antolatu zen beste jardunaldietako bat Bilbon izan zen azaroaren 14 eta 15ean “Defendiendo el territorio desde los cuidados” izenburupean eta egun hauetan 6 defensoras izan genituen gure artean. Lehen egunean Irma Vásquez entzun ahal izan genuen, Fray Bartolomé GEE etxekoa, Txiapasen. Biolentzia zuzena jasaten duten komunitateen laguntza estrategiak eta nola euren indarra urteetatik organizazio eta zaintzak dituzten sorterriko herrietatik datorren inguruan hitz egin zigun. Honako hau esan zuen Vásquezek: “denbora luzez emakume eta umeak erresistentziak babesteko ibilaldien aurrean ipintzen ziren, jipoitu eta kartzelara eramaten zituztenak gizonezkoak zirelako”. Erresistentzien hildotik jarraituz, OTRANSeko ordezkaria den Stacy Velásquezek nola trans emakumeak gorputz erresistentzia eta kolonizatutako guneko neurriak hartzen hari diren kontatu zigun. “Ez gara izateaz inoiz ahaztu behar, bakoitza denaz” baieztatzen zuen Stacyk. Hitz egiten azken defensora Michelle Carbajal izan zen Honduraseko “Yo no quiero ser violada” mugimendukoa eta zeinen beharrezkoa den emakumeentzat zaintzea zioen, kolonizatuak, bortsatuak eta erailiak garelako. Poza eusteko erabili behar genuela zioen eta defentsa pertsonala autozaintzaren parte bezala ikusten dute.

Hurrengo eguneko jardunaldian 4 defensora izan genituen. Hitz egiten lehena Lolita Chavez izan zen, Guatemalako K´iche herrien kontseilukoa, egitura kriminalen eta faxismoak mundu osoan zehar duen gorakadaren inguruan hitz egin zuen. Eta nola nahiz eta egoera halakoa izan, bere Kíche Maia herria eta beste batzuk mugimendu iraultzaile, autonomo, komunitario eta nekazariaren adibide diren. Alternatiba baten erakusle dira.

Bizitza eta organizazio alternatiben praktikarekin jarraituz, Honduraseko Consejo Indígena de Río Blanco eta COPINHekoa den Rosalina Domíngezek bere esperientzia kontatu zigun. Berta Cáceresen kidea, bere hilketatik beti jarraitua izan dela (joan den irailean beste atentatu bat jasan zuen) kontatu zigun. Berarentzat autozaintza bere ura eta lurretik gertu egotea da, ibaiak indarra ematen dio. Beste defensora bat Marixela Ramos izan zen, El Salvadorreko Radio Victoriako kideak nola komunitateetako emakume askok euren gorputzak aurrean ipini dituzte garrasi egiteko eta euren lurraldea defendatzeko meatz Kanadiar handien aurka.


Bukatu aurretik Zuelyma Arauzen parte-hartzea izan genuen, El Salvadorreko La Colectiva Feminista eta IM-Defensorasekoa. Organizazioak 5 herrialdeko 1200 defensora baino gehiago dituela Mexiko, Honduras,Gautemala, El Salvador eta Nikaraguan esan zigun. “Defensoren bizitza kalitateetan modu zuzenean eragina duen errekurtso desberdinen sorkuntza du helburu” azaltzen zigun. Azkenik Emilia Larrondok hitz egin zuen Mujeres del Mundo Babelekoa, Bizkaiako auzokideak diren emakume desberdinez eta aktibista feminista internazionalistez osatua. Migratu duten emakumeen borroka eta errealitatera gerturatu zigun eta nola etxeko langileentzat ez den zaintzarik egon.